"Lagunarteko partidu mordoa jokatu ditugu eta egia esan bagenuen lehiaketan hasteko gogoa. Galtzen hasi arren, lana txukun egin dute jokalariek eta buelta eman diogu markagailuari. Aurkaria zein zen ikusirik eta denboraldiko lehen partidua, uste dut pozik egoteko moduan garela", azaldu du entrenatzaile Jose Javier Barkerok.