Igor Larrañagak, Bergarako Musika Bandako zuzendari ordeak, konposatu du pieza. Lagun Artean izenekoa, Lokatza txirrindulari elkartearen inguruko jendez osaturiko lagunarteari egindakoa da. Horregatik, bukaeran, taldeko ordezkariei eskaini die partitura Larrañagak.
Hain zuzen ere, San Martinetako danborradan jotzeko, Lokatza txirrindulari elkartearen inguruko jendez osaturik izen bereko taldea sortu zen. Lagunarte hura zabaldu eta handitu egin zen gerora. Lagun Artean, Igor Larrañagak eurentzat konposaturiko martxa da eta aurrerantzean, lagunarteak sortu duen elkarte gastronomikoaren martxa ere izango da. Gainera, San Martinetako danborradako gainontzeko martxekin batera joko da, dagokion urtean (guztiak ez baitira jotzen urtero).