"Ni oso gustura izan naiz oholtza gainean, eta, Seminarixora gerturatu direnek ere disfrutatu dutela esango nuke. Umoreak ez du sekula hutsik egiten", adierazi du Olatz Pagalday aktore eskoriatzarrak.
2014an estreinatutako Erdaldun berrien kluba antzezlana, Olatz Pagalday aktore eskoriatzarrak antzezten du. Gidoia, berriz, Idoia Etxeberriak idatzi zuen, eta, ordutik hainbat saio egin dituzte Euskal Herri osoan zehar. Erdaldun berri batek egin beharreko terapiarekin barre egin eta hausnartzeko antzezlan aproposa da eskaintzen dutena, eta 45 minututako saioak ez du sekula hutsik egiten.