FEX elkarteak eta Miguel Altuna Lanbide Heziketak, hitzarmena

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko urr. 16a, 18:59

Miguel Altuna Lanbide Heziketako Josu Arana eta FEX elkarteko lehendakari Aitor Sotes.

Torlojugintzan eta lotura sistema arloan jarduten duten Bergarako zortzi enpresek sortu duten FEX –Fastening Excellence Center– elkarteak eta Miguel Altuna Lanbide Heziketak hitzarmena sinatu dute gaur, egubakoitza. Helburua, espazioa, baliabideak eta ezagutzak partekatzea da.

Miguel Altuna-ko ordezkariak eta FEX elkartean dauden enpresetako ordezkariak izan dira sinadura ekitaldian, eta "positiboki" baloratu dute alde biek gaur abiatu duten hitzarmena. "Guretako enpresekin elkarlanean jardutea beti izan da ardatz garrantzitsua. Gaurkoarekin FEX elkarteak gure baliabideak eta espazioa erabiltzeko aukera izango du, eta guk, euren ezagupenak eta bestelako baliabideak ere jasoko ditugu. Kontuan hartzekoa da, Bergaran lanpostu gehien sortzen duten hainbat enpresek sortu duten elkartea dela FEX", azaldu du Miguel Altuna Lanbide Heziketako zuzendari Joxu Aranak.

Eta zera gaineratu du FEX elkarteko lehendakari Aitor Sotesek: "Hitzarmen honen bitartez guk etxe bat dugu Miguel Altunan,  eta ez hori bakarrik aukera ikusten dugu bertan egiten dituzten ekintzak ere gure proiektuetarako lagungarriak izateko; gure proiektuetan eurekin elkarlana sustatuko dugu. FEX, Bergaran sortutako elkarte berri bat da, torlojugintzan eta balio kate osoan ari diren enpresen artean sortutakoa. Momentuz hamasei enpresa ditugu elkartean, asko Bergarakoak, baina baditugu Berrizekoak, Elgoibarkoak, edota Huarte Arakilekoak ere".

Gaur sinatu duten hitzarmenaren ekitaldia.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak