Frontoira itzuliko da banda domekan, pandemiara egokituta eta martxa baten estreinaldiarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urr. 15a, 15:08
Bandaren 2020ko urtarrileko kontzertua, udal pilotalekuan, pandemia hasi aurretik.

Domekan bueltatuko da Bergarako banda ohiko plazara, etzi emango dute-eta pandemiako lehen kontzertua udal pilotalekuan (12:30). Osagai berezirik izango du, gainera: Lokatza taldearendako Igor Larrañagak konposatu duen Lagun artean pieza joko dute lehen aldiz. 421 lagunekoa izango da frontoiko edukiera domekako kontzerturako eta herritarrak sartu ahala betetzen denean ateak itxi egingo dituzte.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, COVID-19ak eragindako osasun egoera aintzat hartuta, eta birusaren hedapena murrizte aldera hainbat jarraibide kontuan izan beharko dituzte entzuleek. Kontzerturako udal pilotalekuko edukiera 421 pertsonakoa izango da. Ateak emanaldia hasi baino 45 minutu lehenago irekiko dira eta edukiera betetzen denean ateak itxi egingo zaizkio publikoari. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, eta saioak irauten duen tarte guztian eduki beharko da jarrita. Kontzertuak irauten duen bitartean frontoian ezingo da jan ezta edan ere. 

Domekan bueltatuko da Bergarako banda ohiko plazara, etzi emango dute-eta pandemiako lehen kontzertua udal pilotalekuan (12:30). Aratusteetakoa izan zen bandak frontoian eman zuen azken kontzertua, otsailaren 21ean. Ordutik, eserita kontzertu bakarra Boluko frontoian eman zuten, irailaren 20an.

421 lagunekoa izango da frontoiko edukiera domekako kontzerturako eta jendea sartu ahala edukiera betetzen denean ateak itxi egingo dituzte.

Lokatzakoen martxa lehen aldiz

Domekako kontzertuak, gainera, izango du osagai berezi bat: San Martin jaietako danborradan parte hartzen duen Lokatza taldearen Lagun artean martxa estreinatuko dute –elkarte gastronomikoa ere osatu berri dute–, bandako zuzendariorde Igor Larrañagak konposatua eta Larrañagak berak zuzenduko duena.

Gainerakoan, askotariko doinuak entzun ahalko ditu edukiera murriztua izango duen frontoira hurbiltzen den herritarrak, bandako zuzendari Enrike Txurrukaren arabera: "Zarzuela, folka, doinu deskriptiboak eta musika brasildarra". Toki itxietan ere kultura segurua dela aldarrikatu du Txurrukak: "Munduan, eta hemen ere, aspaldi hasi dira toki itxietan kultur ekitaldiak eskaintzen, eta, neurriak betez gero, segurua dela ikusi da".

Gonzalez Bastida Musikasten

Irailaren 26an bete ziren 100 urte Miguel Gonzalez Bastida jaio zela, eta domekan, Oreretako Musikaste jaialdiaren barruan, omenaldia egingo diote (12:00): "Maiatzean egin behar zen, baina etzi egingo da, Koldo Mitxelena zentroan, beharrezko neurri guztiekin eta edukiera 150 lagunera mugatuta. Oreretako udal bandak eta txistulari bandak joko dute", dio Gonzalez Bastidaren seme Alfredo Gonzalez Chirlaquek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak