Ruiz de Infante eta Ruiz de Larramendi garaile Bergara Hiria txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urriaren 14a

Txapelketako finalistak, Gorka Artola alkatearekin eta kirol zinegotzi Aitor Arantzabalekin.

Atzo, urriak 13, jokatu ziren Bergara Hiria pilota txapelketako bigarren edizioa. Nagusien mailan Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendi izan ziren garaileak, Iera Agirre eta Olatz Ruiz de Larramendiri 22-17 irabazita. Promes mailan, berriz, Maddi Barrocal bergararrak ezin izan zuen iazko txapela berretsi, Enara Gaminderekin batera galdu egin zutelako Laia Salsamendi eta Ane Mendibururen aurrean (22-7).

Txapelketako pilotari onenen sariak Laia Salsamendi eta Maite Ruiz de Larramendirentzat izan ziren. Antolatzaileek esker ona adierazi nahi izan diote Udalari eta txapelketa jarraitu duten guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak