Bizilagun batzuk kezkatuta Bergaran, "katu gehiegi" daudela-eta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urr. 14a, 11:16

Hainbat katu Matxiategi inguruan.

Bergarako Matxiategiko eta Artzamendiko bizilagun batzuk kezkatuta daude "katu gehiegi" daudelako kalean. Arazoaren jatorria jaten ematen dieten bizilagunengan jartzen dute eta egoera larria da bereziki Artzamendin: "Katuek beste arazo bat ere sortu dute: arratoiak. Alboko portalean hiru aldiz sartu dira arratoiak aurten eta tinbreetako kableak jatera heldu dira". Udalak badu arazoaren berri eta, besteak beste, bandoak jarri izan ditu atarietan katuei jaten ez emateko eskatzen.

Bergarako Matxiategi kaleko bizilagun batek GOIENAri aditzera eman dioenez, arazo bat dute auzoan katuekin: "Denbora asko daroagu katuekin baina egoera nazkagarria izatera pasa da. Bizilagun batzuk atarietatik edo balkoietatik jaten ematen diete katuei, eta katuak erabat ohitu dira gure artean bizitzera. Ez dira apartatzen euren ondotik pasatzean, usain oso txarra dute eta ingurua nazkagarri dago; jaten ematen dieten bizilagunei eta Udalari egoera aldatzeko eskatu nahi diet".

Hamalau katu Artzamendin.

"Arazo larria" Artzamendin

Artzamendin larriagoa da egoera, bizilagun baten arabera: "Artzamendi kalean katuen arazoa aspalditik dugu, arazo larria. Udaletxean idatziak sartu izan ditugu baina ezer. Katuak terrazetara sartzen dira... gero eta gehiago dira, dagoeneko 18 katutik gora eta bizilagunek jaten ematen jarraitzen dute, nahiz eta ezin den. Honek beste arazo bat ekarri du, dagoeneko arratoiak daude auzoan; alboko portalean hiru aldiz sartu dira arratoiak aurten eta tinbreetako kableak jatera heldu dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak