Bergararrak nagusi izan dira Kopa Gipuzkoa dardo txapelketan

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 13a, 16:15

Lehen argazkian Abdel (ezkerrean), bigarren argazkian German (ezkerrean) eta hirugarren argazkian Oier (ezkerrean).

Orion jokatu zuten, Kopa Gipuzkoa dardo txapelketa domekan, urriaren 11n, eta ehun dardo-zale inguru elkartu ziren horretarako Balea jatetxean. Bikotekako txapelketan 25ek hartu zuten parte eta lehen hiru postuetan bergararrak sailkatu ziren.

Bikotekako txapelketan, konbo modalitatean, jardun zuten eta lehen sailkatuak honako hauek izan ziren:

  • 1. Abdel (Bergara) + Jorge (Lasarte) 
  • 2. Morty (Iruñea) + German (Bergara)
  • 3. Alkorta (Donostia) + Oier (Bergara)

Bakarkako txapelketan, ostera, 301 modalitatean jokatu zuten, eta 44 lagun aritu ziren nor baino nor gehiago. Irabazleak honako hauek izan ziren:

  • 1. Mario Ramos (Irun)
  • 2. Ion Alkorta (Donostia)
  • 3. Jose Manuel Santos (Trintxerpe)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak