Gorka Artola elkarrizketatuko dute 'Harira' saioan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urriaren 14a

Gorka Artola, udaletxean.

Bergarako alkatea Goiena telebistako Harira saioan izango da datorren martitzenean, hilaren 20an (21:30 eta 23:30). Gorka Artolak gaurkotasunari lotutako gaiak aztertuko ditu: COVID-19ari aurre egiteko plan integrala, udal aurrekontuaren egokitzapena, Zubietako proiektua, lur azpiko aparkalekua... Herritarrek aukera izango dute galderak egiteko, galderak astelehena baino lehen bidalita: Whatsapp edo Telegram bidez (688 69 00 07) edo posta elektronikoz (berriak@goiena.eus).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak