Rezusta, eskuz banako txapelketatik kanpo

Mireia Bikuña 2020ko urr. 10a, 15:10

Beñat Rezusta, Peio Etxeberriaren kontrako lehian.

Uda partean jokatutako CaixaBank Masters txapelketa irabazi ostean (Artolarekin bikote eginez), Bergarako pilotariak galdu egin du Etxeberriaren kontra (20-22) eta ez du aukerarik izango eskuz banakakoaren ligaxkan sartzeko.

Etxean jokatu arren, eta 16-11ko abantaila lortu arren, Beñat Rezustak ezin izan du eskuz banakoaren prebia modura jokatutako partidua irabazi. Peio Etxeberriak ondo eutsi dio Bergarakoaren erauntsiari, bereziki sakez lortutako zortzi tantoei esker.

Rezusta 16-11 aurreratu denean, lehia erabakita geratuko zela zirudien, baina Etxeberriak berdinketa lortu du. Hori gutxi balitz 17-20 aurreratu da. Une horretan, Rezustak ez du etsi eta 20na berdintzea lortu du.  Baina, azken bi tantoak Ultzamako pilotariak egin ditu.

Eskuz banakoaren aurretik, eskuz binaka jokatu dute Irribarria eta Tolosak Ezkurdiaren eta Erostarberen kontra. 22-15 irabazi dute lehenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak