Oinherrik haur eta nerabeak erdigunean jarri ondoren, bi dokumentu sortu ditu

Ainhoa Arana 2020ko urr. 8a, 16:03

Argazkia: Oinherri

Lan horietan adierazpen eta proposamen ezberdinak jaso dituzte elkarteko kideek. Covid-19aren ondorioz, haur eta nerabeek neurri ugari bete behar dituzte eta orain dela bost hilabete hasi ziren horri buruz hausnartzen. Ikasturte berriari ekitean, berriz, protokolo berriak jarri dira martxan eta haurrak "ahaztu direla" azpimarratu dute. 

Oinherriko kideek diotenez ikastetxeen beharrak aztertu dituzte, irakasleen eta hezkuntzan lanean ari diren profesionalen eskubideak bermatu daitezen aldarrikatu dute eta gurasoen kezkak aditu dituzte. Hori horrela, ikasturteari ekiteko gako edo irizpide batzuk proposatu dituzte, besteak beste, ikastetxe bakoitzak dituen beharrak aztertzea, haurren jolasa bermatuko duen politika ziurtatzea eta herriko elkarte zein eragileekin elkarlanean aritzea. Kontuan hartzeko hainbat gai ere azpimarratu dituzte; politika inklusibo bat, euskarak pandemiaren ondorioz jasan duen kolpea, haur eta nerabeen behar eta iritziak entzunez, herriko politikan hauen partaidetza sustatzea...

Horrez gain gogorarazi dute urriak 17an Pandemia osteko herri hezitzaileak izenpean jardunaldiak burutuko dituztela. 09:30ean izango dira eta streaming bidez jarraitzeko www.herrihezitzailea.eus atarian izen ematea zabalik da jada.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak