Ludoteken zerbitzua, eskola kirola eta igeriketa eskola urria eta azaro bitartean jarriko dira martxan

Ainhoa Arana 2020ko urr. 8a, 14:18

Iraila hasieran adostu zuten ikastetxeetako zuzendaritza taldeek eta Udalak eskola kirola eta gainerako eskolaz kanpoko udal zerbitzuak martxan ez jartzea. Urriaren hasieran gaiari heltzea proposatu zen.

Osasun egoeraren ondorioz hartutako erabakia izan zen eta egoeraren garapena ikusita, Udala eta ikastetxeak berriz elkartu dira. Bilera horretan haurrei zuzendutako zerbitzuak modu mailakatuan martxan jartzea adostu dute. Honela gauzatuko dira;

-Urriak 19: Udaleko ludoteka zerbitzuak eta eskola kirol egokitua martxan jarriko dira. Azokako Ludoteka zerbitzuaren izen ematea berehala jarriko da martxan. 
-Urriak 21: Angiozar eta Osintxuko ludotekak. Auzoetako ludoteka zerbitzuen izen ematea urriaren 15ean jarriko da martxan. 
-Azaroak 2: eskola kirola eta igeriketa eskola martxan jarriko dira. Entrenamenduak soilik jarriko dira martxan, ez txapelketa/lehiaketak. Eskola kiroleko taldeak martxan jartzeko ikastetxeetako burbuila taldeak errespetatuko dira. Hori dela eta, eskola kiroleko taldea sortzeko, gela bakoitzetik gutxienez 4 umek izena eman beharko dute. Eskola kirolaren izen-ematearen berri ikastetxe bakoitzak emango du

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak