Une honetan Udal Pilotalekuaren edukiera osoa 569 pertsonakoa da, baina horren barne sartzen dira pilotari, langile eta bestelakoak. Hortaz, salduko den sarrera kopurua 500 ingurukoa izango da.
Pilota partidu ikusgarri baten lekuko izango da bihar Bergarako udal pilotalekua. Buruz buruko txapelketa prestatzeko jaialdiaren barruan, Beñat Rezusta pilotari bergararrak Peio Etxeberriaren aurka neurtuko ditu indarrak. Ondoren, Irribarria eta Tolosa Elezkano II.-aren eta Erostarberen aurka lehiatuko dira. Jaialdia bihar, urriak 9, 21:15ean hasiko da.
Une honetan Udal Pilotalekuaren edukiera osoa 569 pertsonakoa da, baina horren barne sartzen dira pilotari, langile eta bestelakoak. Hortaz, salduko den sarrera kopurua 500 ingurukoa izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.