Udal Gobernuaren "gardentasun eta planifikazio eza" salatu du Bergarako EAJk

Maialen Santos 2020ko urr. 9a, 09:32

Gaur arratsaldean egindako agerraldian EH Bilduk COVID-19ari aurre egiteko prestatutako plan integralaren "berririk" ez dutela salatu dute jeltzaleek.

"Maiatzaren 25ean, prentsaurreko baten bidez, EH Bilduren udal gobernu taldeak esan zuen plan integral bat lantzen hasi zirela, hainbat eragile sozialekin batera, krisiari aurre egiteko. Gaur, bost hilabete geroago, EH Bilduk prentsan iragarritako plan integralaren berririk ez dugu, Bergarak eta bergararrek hain beharrezkoa dutena", azaldu du EAJko ordezkari Elena Letek. Hori horrela, "EH Bilduren egungo gobernuak duen kudeaketa iluna eta planifikaziorik gabekoa" salatu dute.

Horretaz gain, azaldu dute EAJk "behin eta berriz" eskaini diola lankidetza mahai bat osatzeko laguntza Udal Gobernuari baina "laguntza hori ukatu egin dute".

Azkenik, COVID-19k eragindako krisi sanitarioaren ondorioak "aukera" bihurtu gura dituztela adierazi dute, "elkarrekin bergararren beharrei erantzuteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak