Elosuko ganadu feriarik ez da egingo aurten

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 7a, 08:02

Urriaren 12an egitekoa zen Elosuko 42. mendi ganadu feria bertan behera utzi beharrean direla "egoerak hala behartuta" jakinarazi du bertako auzo alkate Iñigo Zubeldiak. Erabakia ez dela samurra izan gaineratu du eta zalantzak agertu ditu feriaren etorkizunaren gainean.

"Ez da erabaki erraza hainbeste urte jarraian egin ondoren hartu behar izan duguna, baina egungo protokolo eta bide orri zorrotzek ez digute beste aukerarik
ematen. Izan ere, feria egin ahal izateko lanera hurbiltzen diren auzotar gehienak orain arrisku talde horretan kokatzen dira, eta arduraz jokatzea dagokigu", adierazi du Zubeldiak ohar bidez.

Era berean, feriaren etorkizunaren gainean zalantzak agertu ditu: "Kontua da behin eteten den soka honi segida bilatzea zein zaila izango den ohartuak gaudela, eta horren jakitun are eta gogorragoa egiten zaigula erabaki hau".

Festa baino gehiago aldarrikapen eguna izan ohi dela gaineratu du: "Nolabait ere hain astindua aurkitzen den lehen sektoreari eskainitako festa egun bat baino gehiago, aldarrikapen egun bat izan ohi da egun hau non eta gure aitona-amonen mundu zaharkitu hura, kaletik etorri eta ezagutu ez duten askori zabaltzen zaien". Lehen sektorearen zaintza "giltzarri" izan beharko lukeela etorkizuneko herri ekimenetan gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak