Martxan da Udalak, Bedelkarrek eta Berriak elkarlanean abiatutako kanpaina

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urr. 6a, 15:49

Kanpainaren sustatzaileak atzo, Munibe plazan.

Berria euskarazko egunkari nazionalak, Bergarako Udalarekin eta Bedelkar merkatari elkartearekin elkarlanean, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko eta Berriaren hedapenean laguntzeko kanpaina jarriko du martxan urriaren 5etik aurrera. 1.000 euro zozkatuko dira herritarren artean, Bergarako saltokietan erabiltzeko.

Urriaren 5etik 12ra, kanpainan parte hartu nahi duten merkatari eta ostalariek izena eman beharko dute horretarako prestatu dute izen emate horri honetan: https://bl.berria.eus/berria-zabalik-herriak

Urriaren 15etik 25era izango da kanpaina

Urriaren 15etik 25era kanpaina egingo da izena eman duten establezimenduetan. Bertan erosketa egiten duten herritarrek, zozketa batean parte hartu ahal izango dute, denda edo tabernan eskuratuko duten txarteltxoaren bidez. 1.000 euro zozkatuko dira herritarren artean, Bergarako saltokietan erabiltzeko. Urriaren 25ean egingo da zozketa: 1.000 euro herritarren artean zozkatzeko eta beste 1.000 parte hartu duten denda eta tabernen artean zozkatzeko.

Aleak doan tabernetan

Urriaren 15etik 25era, Bergarako hainbat tabernetan herritarrek eskura izango dituzte Berria egunkariaren aleak doan hartzeko. Kanpainaren abiapuntu gisa, honen sustatzaile guztiak elkartuko ditugu, kanpainaren babesle den Kutxabankeko ordezkariarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak