GKSk bailara mailako jardunaldiak antolatu ditu urrirako

Uxue Igarza Loiola 2020ko urr. 6a, 14:43

Otsailean, Bergaran egindako Gipuzkoako Topaketa Sozialisten aurkezpena

Gazte Koordinadora Sozialistako kideek urriaren 10erako eta 17rako egitaraua aurkeztu dute, "ikasturte berriari hasiera emateko". Deba Bailarako Jardunaldi Sozialistak Bergaran egingo dituzte.

Kartzela zaharrean egingo dituzten bi egunetan, "egungo testuingurua azaltzea" eta "koiunturaren inguruko analisiaren garrantziaz jabetzea" izango dute helburu, besteak beste okupazioaren gaia aztertuz. "Pandemia egoera honetan, krisi kapitalistaren espresioak areagotu direlarik, inoiz baino behar handiagoa dugu antolatu eta ofentsibari aurre egiteko", azaldu dute.

Urriaren 10ean, 17:30etan, Okupazioaren aurkako kanpaina hitzaldia egingo dute, eta jarraian "parrillada girotua". Bestetik, urriaren 17rako egun osoko egitaraua aurkeztu dute. Goizean, San Martin Plazatik hasitako mendi martxa egingo dute, eta ondoren, batera bazkaltzea da proposamena. Arratsaldean, berriz, faxismoaren inguruko eztabaida egingo dute.

Antolatzaileek adierazi dutenez, segurtasun neurriak bermatuko dira: "Maskaren derrigortasuna eta distantziak mantentzeaz gain, edukiera kontrolatzeko beharrezkoa izango da parte hartzeko GKS_debabailara@riseup.net helbidera idaztea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak