Gizartearen etorkizunari buruzko hitzaldia, Seminarixoan

Ainhoa Arana 2020ko urr. 6a, 14:31

Goienagusiren programazioko lehenengo hitzaldia izango da 'Energia eta adimen artifiziala: bilakaera eta etokizuna'. Hilak 14an izango da ekimena, goizeko 10:00etan hasiko da eta 11:30ak arte iraungo du. 

Javier Tejada Palacios izango da hizlaria eta gizakiaren etorkizunaz zer pentsatzen duen kontatuko du. "Abentura honetarako dugun energia eta Adimen Artifiziala eta Robotika hornitzeko ditugun gaitasun teknologikoak izango dira bizi garen antzoki honetako protagonista nagusiak". Hitzaldian Alberto Gorritibereak zuzendutako bi bideo proiektatuko dira, hitzaldiko gai nagusiak lantzen dituztenak. Udalaren laguntzaz antolatu duten ekimena zuzenean jarraitu ahal izango da http://ztbergara.eus webgunean. 

City University of New Yorkeko Honoris Causa doktorea 

Javier Tejada Palacios Bartzelonako Unibertsitateko katedradun emeritua da eta Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan irakasle gonbidatua ere izan da. Bere lorpen garrantzitsuena espinaren tunel-efektu kuantikoaren aurkikuntza (1996)  izan zen eta mundu osoko aldizkari eta egunkarietan komentatu zen. City University of New Yorkeko Honoris Causa doktorea izendatu zuten 1996an. Hortaz gain, 328 argitalpen zientifiko ditu eta 10 liburu idatzi dute. 32 doktore-tesiren zuzendari izan da eta, besteak beste, Vianako Printzea Saria (2006) eta Fisikako Sari Nazionala (2009) eskuratu ditu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak