Bergarako, Azkoitiko eta Azpeitiko udalek elkarlanean antolatu ohi dute urtero Organo Erromantikoaren Zikloa, Fray Joseph de Echevarria organoaren adiskideekin lanean. Atzo, emanaldia eskaini zuen Bergarako Musika Eskolako haurren abesbatzak, eta, beraiekin batera aritu ziren Aitor Olea organo-joleak eta Alazne Jauregi bakarlaria.
Bi emanaldi gehiago, Santa Marinan
Hala ere, ez da Santa Marinan izango den emanaldi bakarra izango. Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren 21. aldiaren baitan, Bergarako emanaldi guztiak urriko zapatuetan, 20:00etan, izango dira, Santa Marina parrokian. Urriaren 10ean eta 17an egingo dituzte hurrengo kontzertuak; Mikel Ansola organista eta Akelarre abesbatza arituko dira astete barru, eta ostean iritsiko da Oscar Candedo organista antzuolarraren txanda, Ana Otxoa sopranoarekin batera.