Infantil mailako jokalariak entrenamenduetara itzuliko dira astelehenetik aurrera

Jone Olabarria 2020ko urr. 2a, 11:33

BKE-k entrenamendu eta partiduetarako erabiltzen duen Ipintzako zelaia.

Dagoeneko entrenatzen hasita dauden Senior, Jubenil eta Kadete mailako taldeei gehituzko zaizkie Infatil mailako lau talde.

Guztira Bergara kirol elkarteko futbol saileko 14 talde izango dira datorren astetik aurrera Ipintzan entrenatzen arituko direnak. Alebin mailako eta Futbol Eskolako entrenamenduen itzulerari dagokionez,  zehazteke dago noiz egingo duten itzulera.

Hasteko zain

Gipuzkoako Foru Aldundiak urriaren 1etik aurrera entrenamenduekin hasteko oniritzia eman duen arren, klubetik jakinarazi dute Bergarako Udalak duela "azken hitza" erabakian. Klubaren nahia datozen asteetan normaltasunera itzultzea dela aitortu dute, "neska-mutiko guztiek kirola egiteko aukera izan dezaten".

Partidu eta entrenamenduak, ateak itxita

Txapelketa ofizialak hasi arteko partidu guztiak ateak itxita izaten jarraituko dute eta bazkide eta herritar guztiei gogorarazi nahi izan diete Ipintza eta Agorrosin futbol zelaietarako sarrera debekatua dagoela, baita entrenamenduetara ere.

Orain arte bezala jokalari, entrenatzaile eta klubeko kideek soilik izango dute bertara sartu ahal izateko baimena, ezarri diren sarrera eta irteera bideakerrespetatuz eta klubeko segurtasun protokoloa betez.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak