Ez zuen Eibarrek partidu ona egin Elxen kontra (0-1). Kanpotarren hasiera onak ezustean harrapatu zituen Mendilibarren mutilak eta Boyek kontraerasoan egin zuen 0-1ekoa. Bigarren zatian, aldeko penaltian kale egin zuen Edu Expositok, eta Mendilibarrek partiduaren nondik norakoak ikusita erasorako zuen bolbora guztia erabiltzea erabaki zuen. Orduan zelairatu zituen Quique, Kadzior eta baita harrobiko jokalari Unai Arietaleanizbeaskoa ere, eta aurrelari bergararrak jaurtiketa bat egiteko tartea ere izan zuen; Badiak geratu zuen.