Hitzaldiak antolatu dituzte adineko pertsonen nazioarteko egunaren harira

Ainhoa Arana 2020ko ira. 30a, 17:00

Argazkia: Bergarako Udala

Duintasuna eta San Joxepe elkarteak, Udalaren laguntzarekin, hainbat ekimen antolatu dituzte adineko pertsonen nazioarteko eguna gogorarazteko. Ekimenen helburua pertsona nagusiak trebatzea, haien problematikak bistaratzea eta herritarrak kontzientziatzea izango da.

Bihar, urriak 1, adineko pertsonen nazioarteko eguna da eta hori gogorarazteko bi hitzaldi antolatu dituzte. Lehena, Zaharahalduntze feminista: adinkeria ezagutzen izenekoa, pertsona nagusien ahalduntzearen ingurukoa. Urriaren 8an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Irizar jauregian eta emakumeentzat zuzendutako hitzaldia da. Hizlaria Bizitzen fundazioko Nerea Fernandez izango da eta hitzaldia elebitan egingo du. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea berdintasuna@bergara.eus e-postara idatzita edo Udaletxera deituz.

Horrez gain, pertsona nagusien zaintzaren zailtasunak agerian uzteko, urriaren 20an, Egoitzak eta zaintzak: ba al dago alternatibarik? hitzaldi irekia egingo da Seminarixoan, 18:30ean. Hizlariak Irauli Zaintza plataformako Silvia Carrizo eta Xanti Ugarte izango dira. Hitzaldia elebitan izango da. Sarrera doanekoa izango da eta Seminarixoko txarteldegian eskuratu beharko da ostegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean edo hitzaldiaren egunean bertan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak