Bueltan dira film emanaldiak Seminarixoan

Ainhoa Arana 2020ko ira. 29a, 15:53

Asteburu honetan hasiko dira film emanaldiak Seminarixoan. Ostiral zein igandetan izango dira ume eta helduentzako filmak eta zinekluba, berriz, asteazkenetan.

Martxoak 8 eta 9an izan ziren azken emanaldiak eta geroztik ez dira gehiago egin. Covid-19ren ondorioz, bertan behera gelditu behar izan ziren emanaldiak eta uda heltzean, Seminarixoak ateak itxi zituen.

Urriaren 7an, baina, bueltatuko da ZinemaOn taldeak, Udalaren laguntzarekin, antolatzen duen zinekluba eta lehenengo pelikula Ema filma izango da. Horrez gain, asteburu honetan hasiko da ume zein helduendako film komertzialen eskaintza, betiko ordutegi eta betiko prezioekin. Un amigo extraordinario eta Bihurri izango dira emango dituzten lehen filmak.

Sarrerak ohiko moduan eskuratu ahal izango dira: astearte eta ostegunetan, Seminarixoko txarteldegian 18:00etatik 20:00etara; edo intenet bidez  www.tickets.kutxabank.es plataforman. Baina Covid19 dela-eta, honako protokoloa jarraitu beharko da:

-Sarreran gelarekin eskuak garbitu.

-Musukoa jantzi beharko da.

-Saioak iraun bitartean jarlekuan egon beharko da.

-Segurtasun distantziak mantendu.

-Sarrera eta irteerak modu eskalonatuan egin beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak