2019ko abenduan egin zuen Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatzak azken kontzertua eta ordutik hona "ahal izan dute moduan" entseguan aritu diren arren, zapatuan itzuliko dira taula gainera berriz ere, 20:00ean Santa Marina parrokian. Kontzertuan Aitor Olea organo jolearen laguntza izango dute abeslari txikiek.
Jarrera, "txalotzekoa"
Kontzertua eskaini ahal izateko "zailtasun asko" izan diztuztela azaldu dute Bergarako Musika Eskolatik: " Ensaio lokala, distantziak, maskarillak, ikasleen konfinamenduak, elizako koroaren neurriak.... Hala ere, txalotzekoa da ikasleen jarrera eta buru belarri dihardugu kontzertua prestatzen, ikusentzuleei onena eskaintzeko".
Urtean zehar beste hainbat hitzordu zituzten aurreikusita, baina bertan behera utzi behar izan dituzte: "Pandemiaren ostetik, Apirilean musika egin behar genuen eta Ipuin Musikatua ensaiatzen egon ginen baina tamalez, ezinezkoa izan zitzaigun gauzatzea...Hala ere, urtarrilean Nazioarteko Organo Zikloarekin hartutako konpromezuari aurre egitea erabaki genuen".