Gudari Eguna izan du gogoan Sortuk, Bergaran

Mirari Altube Arrese 2020ko ira. 28a, 12:08

Gudari Eguna ospatzen, Irala kalean.

Irala kalean ospatu zuen atzo, irailak 27, Gudari Eguna, Bergarako Sortuk. Talka musika taldeak girotu zuen ekitaldia eta poesiak eta dantzek ere izan zuten lekua.

Lauaxeta poetak idatzitakoa ekarri zuten gogora: "Dana emon bihar yako maitte dan askatasunari". Eta horren ildotik Txiki eta Otaegi hizpide izan zituzten. "78ko erregimenak ez zuen frankismoarekin apurtu eta ez zuen demokraziarik ekarri Euskal Herrira", adierazi zuten. Bergarako Anjel Irazabalbeitia Txorta ere oroitu zuten: "Basalgo semeak ere Lauaxetaren haritik tira egin zuen, Loiun bizia utzi zuelarik".
 
"Pozik" agertu ziren "haria ez delako eten" eta belaunaldi berriak badatozelako atzetik: "Ehunka mila herritarrek heldu diote belaunaldiz belaunaldi Intxorta, Lemoatx edo Sollubeko askatasun hariari eta haria ez da eten. Gu guztion eskuetan dago haria eta hona hurbildu zareten gazteak zarete haria eten ez denaren adibidea." Eta gure eskuetan dago Euskal Herria euskaldunera, feministara, independente eta sozialistara eramateko hari muturra".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak