80ko hamarkadako rock izarra izatetik, gerrilla ortografikoko kide izatera

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 27a, 12:23

Atzo, hilak 26, Patxi Irurzun idazle eta kazetariak Tratado de [h]ortografía liburua aurkeztu zuen Bergarako Kartzela Zaharrean, Angiolillo liburutegiaren eskutik.

Idazleak azaldu zuenez, istorioaren protagonista rockzale zahar bat da; Los Tampones izeneko taldearen abeslari izandakoa. Halere, 80ko hamarkadako izarrak bere "distira" galduta du dagoeneko, eta liburutegi txiki batean dihardu lanean. Bitartean, bere bi seme-alabak –Silvio eta Janis– nerabezaro korapilatsua ari dira izaten, denbora gutxian ama galdu baitute. Egoera horretan, dolua eta apatia gainditzeko, protagonista gerrilla ortografikoko talde batean sartuko da, eta hiriko iragarkiak eta kartelak zuzentzeari ekingo dio. Bestetik, seme-alabekin harremana estutzeko, Los Tampones taldeak aparteko kontzertua emango du gazteen institutuari laguntzeko.

Azken eleberri honez gain, Patxi Irurzun hainbat liburuen egilea da: Ciudad retrete (2002), Diez mil heridas (2019), Atrapados en el paraíso (2014), Cuando todo esto acabe (2020), Pan duro (2015)...

Denboraldiko aurkezpen bakarra

Agiolilloren denboraldiko aurkezpen bakarra izan da zapatukoa, eta horren zergatiak azaldu zituzten: "Denboraldi honetan, alde batera utziko ditugu liburu aurkezpenak eta gure indarrak liburutegiaren espazio fisikoa indartzera bideratuko ditugu (liburutegia margotu, liburuak aldatu gai sozialen presentzia areagotuz,…). Beraz, aurten, Angiolillo liburutegiak ez ditu egingo liburu aurkezpenak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak