Sarek eta Etxeratek antolatutako azken ostiraletako elkarretaratzeak ezaugarri bereziekin berrartuko dituzte

Ainhoa Arana 2020ko ira. 25a, 12:59

Presoen eskubideak aldarrikatzeko helburuarekin egingo da ekimena, arratsaldeko 19:30etan Bergarako herriko plazan. Covid-19aren pandemiari aurre egiteko beharrezko neurriak hartuko dituzte.

Gaurko elkarretaratzea ildoka antolatuta egongo da eta sei pankarta ezberdin zabalduko dituzte: dispertsioaren aurkakoa, preso gaixoak kaleratzearen aldekoa, adinduak etxera eramatearen aldekoa, 3/4 ak bete dituztenak askatzearen aldekoa, gradu progresioaren aldekoa eta azkenik zigor bikoitza ezabatzea eta orokorrean salbuespeneko espetxe politika ankerra desagerraztearen aldekoa.

Bukaeran ekitaldi txiki bat egingo dute bergarar bikote eta senideak dituzten bost presoen egoera azaltzeko: Leixuri, Aitzol, Alicia, Oskarbi eta Josuren egoerak hain zuzen ere

Izan bidea ekimenean parte hartzeko deia

Urriaren 3an Euskal Herrian egingo den mendi-tontorren igoeran parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Izena emateko aukera zabalik dago, Pol-Pol eta Arrano tabernetan eta Sareko webgunean.

Bergarako mendi tontorren ibilaldiak hauek izango dira:

- Angiozarretik: Irutontorreta, Asentzio eta Intxorta. Plazan 8:30ean

- Osintxutik: Krabelinaitz. 9:00etan

- San Martin plazatik 3 zutabe: 8:30ean.

  • Elosumendi- Irukurutzeta eta Kurutzebakar.
  • Gazte zutabea: Landarraitz eta Klabelinaitz.
  • Adinekoak eta ezinduak (kotxean, irteera 12:00etan): Asentzio. Argazkia Intxortako atean. 12:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak