Herriko espazio publikoak konpartitu beharko dituzte Bergarako herritarrek eta eskolek

Ainhoa Arana 2020ko ira. 22a, 17:19

Bergarako Udalak herritarrei jakinarazi die orain arte eskola orduetan konpartitzen ez zituzten hainbat espazio publiko partekartu beharko dituztela herriko eskolekin. 

Covid-19aren ondorioz, bizitza pribatuko zein profesionaleko hainbat alor aldatu behar izan ditu gizarteak. Horien artean, eskola eta ikastetxeak aurkitzen dira. Hala, eta segurtasuna bermatzeko, neurri eta arau batzuk hartu behar izan dituzte irakasle zein ikasleek: distantzia soziala, sarrera-irteeren antolaketa, talde-burbujak zaintzea, garbiketa desinfekzioa biderkatzea...

Udalak dioenez, eskolek inoiz baino gehiago erabiliko dituzte herriko espazio publikoak (parkeak, aterpeak, arkupeak, lorategiak...), seguruagoak direlako eta haur eta gaztetxoen garapen egokirako mugitzea ezinbestekoa delako. Udala harremanetan jarria dago herriko ikastetxeekin zein espazio eta zein ordutegietan behar dituzten entzun eta erraztasunak emateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak