Koldo Eleizalde 1-3 plazatxoa inpermeabilizatu eta berrurbanizatzeko lanak hasi dira

Ainhoa Arana 2020ko irailaren 22a

Argazkia: Bergarako Udala

Hiru hilabetetako iraupena izango dute lanek eta Bergarako Udalaren eta garaje-jabeen lankidetza publiko pribatua izango da. 

Eremu horretako lur azpiko garaje eta trastelekuko jabeek itokin arazoak zituztela jakinarazi zioten Bergarako Udalari eta bien artean ekin zioten elkarlanari. Contrucciones Artzamendik garatuko du proiektua eta 189.488 euroko aurrekontua izango dute lanek. Horietatik %53,28 jabeek ordainduko dute eta Udalak, berriz, %46,72. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak