Angiolillo liburutegitik azaldu dutenez, denboraldiko lehenengo eta azkenengo liburu aurkezpena izango da zapatukoa: "Denboraldi honetan, alde batera utziko ditugu liburu aurkezpenak eta gure indarrak liburutegiaren espazio fisikoa indartzera bideratuko ditugu (liburutegia margotu, liburuak aldatu gai sozialen presentzia areagotuz,…). Beraz, aurten, Angiolillo liburutegiak ez ditu egingo liburu aurkezpenak".
Patxi Irurzun Iruñean jaiotako idazle nafarra da, hainbat liburuen egilea: Ciudad retrete (2002), Diez mil heridas (2019), Atrapados en el paraíso (2014), Cuando todo esto acabe (2020), Pan duro (2015)... Hainbat egunkarirekin ere kolaborazioak egiten ditu. Zapatuan aurkeztuko duen liburuari dagokionez, Tratado de [h]ortografía eleberriaren protagonista, rockero zahar bat da, euskal rock radikaleko izar bat izandakoa. Gaur egun, liburuzain bezala lan egiten du, egoera nahiko prekarioan.