Obrak hasiko dituzte astelehenean Gureak pareko bidegorrian

Ainhoa Arana 2020ko irailaren 18a

Astelehean, hilak 21, hasiko dira obrak Gureak pareko bidegorrian eta astebeteko iraupena izango dute. 

Irisgarritasuna hobetzeko asmoz, bidegorriko zebrabideari koska kenduko diote Bergarako udal langileek eta espaloian eta areketan ere lanean arituko dira. Hasiera batean behintzan, lanek ez dute ibilgailuen zirkulazioan eragingo. Oinezko eta txirrindularietan bai ordea, eta hori konpontzeko, saihesbide bat jarriko dute bidegorrian bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak