Ibargarai kalea eraberritzeko lanen ondorioz zenbait aldaketa zirkulazioan astelehenetik aurrera

Jone Olabarria 2020ko ira. 18a, 14:47

Astelehenean egun osoz egongo da itxita  Ibargarai 4 eta 14 arteko ibilgailuen zirkulazioa erdigunerako noranzkoan. Asteartean ere hainbat orduz ezingo da bertatik igaro, bi noranzkoetan. Aldaketa horiek autobus zerbitzuan moldaketak eragingo dituzte.

Irailaren 21ean, astelehena, egun osoan Ibargarai 4 eta 14 arteko tramuan ibilgailu guztien zirkulazioa moztuta egongo da erdigunera joateko noranzkoan. Ondorioz, Ibargarai
7-9ko eta Azokako autobus geltokiek ez dute zerbitzurik emango.

Era berean, Irailaren 22an, asteartea, eguerditik aurrera 4 bat orduz Ibargarai 4-14 tartean ibilgailu guztien zirkulazioa moztuta egongo da bi noranzkoetan.

Irailaren 25era arte Zurraderoko kurbatik ezingo da autobus ezta kamioi handirik pasa. Horregatik, Soraluzetik etorri eta Arrasateruntz doan autobusa ez da hortik pasako; eta ondorioz ez du Oxirondoko geltokian zerbitzua emango.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak