BEART-eko bekadunen erakusketa gaurtik aurrera ikusgai Aroztegi aretoan

Jone Olabarria 2020ko ira. 18a, 10:10

Jon Leibar, Mikel Remak eta Mr.Sor2-ren lanak.

Irailaren 18tik urriaren 4ra bitarte egongo dira ikusgai Jon Leibar, Mikel Remak eta Mr. Sor2-ren lanak.

Jon Leibar Belastegi 1989. urtean jaio zen Bergaran eta gaztarotik ibili izan da pintura eta marrazki kontuetan. Bere lanak “Kuinbo” ezizenarekin sinatu ohi ditu. Fanzinetan marrazten hasi zen duela hamar urte baino gehiago (Zapla fanzinea, Angiolillo...). Garai horretakoak ere dira musikaren inguruan egindako ilustrazioak, kontzertuen kartelak, disko azalak eta abar. Marrazki mural batzuek ere bere sinadura dute; adibidez, Bergarako Xake elkarteko sarreran dagoena edo Euskararen Eguna aldarrikatzeko margotutakoa...

Mr.Sor2

Auzoko kaleko arteak erakarrita, 12 urte zituela hasi zengraffitiak margotzen Mr. Sor2, bere bizimodua bihurtuz. Arteakateak ireki dizkio, bere pasioa praktikatzeko herrialde ezberdinetara bidaiatzeko aukera eskainiz. Era askotako metodoekin lan egiten du, irudimena
mugatu gabe. Bere estiloa barnealdeko eta kanpoaldeko inguruneetara egokitu da, sarritan margo surrealista zehatzak sortuz. Bere lan nagusiak pintura akrilikoak eta espraiak erabiliz sortutako muralak dira.

Mikel Remak

Mikel Remak Bergaran jaio zen. Hamahiru urte zituela hasi zen kalean margotzen, grafi tiak erakarrita, eta 2005. urtean muralgintzan sartu zen buru belarri. Arkitektura ikasketak burutu zituen Donostian (DAGET) eta hiru urtez Txileko eta Euskal Herriko arkitektura-estudioetan lan egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak