Lagunarteko futbol partiduak jokatuko dituzte Bergaran, ateak itxita

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ira. 17a, 20:41
Artxiboko irudia.

Bergara Kirol Elkarteko talde federatuek lagunarteko bi partidu jokatuko dituzte aste bukaeran. Klubetik adierazi dute ateak itxita izango direla partiduak; eta, baita, entrenamendu saioak ere.

Futbol elkarteko senior, gazte eta kadete mailako talde guztiak hasi dira entrenatzen dagoeneko. Aste bukaera honetan, gainera, lagunartekoak hasiko dituzte. Bi partidu jokatuko dira:

  • Ohorezko erregional mailan: Bergara-Antzuola, zapatuan, 12:00etan Agorrosinen.
  • Ohorezko gazte mailan: Bergara-Mondra, zapatuan, 16:00etan Ipintzan.

Bai entrenamendu saioak eta baita lagunartekoak ere ateak itxita izango dira. Jokalariek, entrenatzaileek eta klubeko kideek bakarrik izango dute Agorrosinera eta Ipintzara sartzeko baimena.

Maila txikiagoak, urrian

Infantilek, alebinek eta eskola kirolekoek urrian hasiko dituzte entrenamenduak.

Zuzendaritzaren mezua

"Covid-19aren ondorioz familiako kide edo lagunen bat galdu duten guztiei gure doluminak helarazi nahi dizkiegu", azaldu du Bergara K.E.-ko zuzendaritzak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak