Ekologismoa eta herri mugimenduaren indarra ardatz dituen 'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihotik' dokumentala Seminarixoan

Ainhoa Arana 2020ko irailaren 16a

Martxoan izan behar zen dokumentalaren emanaldia baina COVID-19aren ondorioz, atzeratu egin behar izan zuten. Data berria finkatuta, datorren irailaren 23an ikusi ahal izango da, Seminarixoan, 20:00etan.

1970. hamarkadan, Euskal Herrian lau zentral nuklear zeuden eraikitzeko bidean eta 40 urte beranduago bat bera ere ez dago martxan. Horren inguruko gogoeta egiten saiatu dira dokumental osoan zehar, garai horietako protagonistei ahotsa emanez. Egileek azpimarratu dutenez, duela 40 urte hil zuen Guardia Zibiliak Gladys del Estal militante antinuklearra eta bere istorioa ere jasotzen du dokumentalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak