Gaixo edo berrogeialdian daudenen hondakinak kudeatzeko argibideak eman ditu Bergarako Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko ira. 9a, 19:54

Espainiako Buletin Ofizialaren arabera, udalek hartu dute COVID-19arekin gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeetako hondakinen kudeaketaren ardura. Horregatik argibide zehatzak eman dizkie Udalak herritarrei; besteak beste, pertsona horien etxeetako hondakin guztiak –bereizi gabe- hiru poltsen barruan ondo itxita jaso beharko direla eta hori errefusaren edukiontzira bota.

Honako hauek dira Bergarako Udalak eman dituen argibideak:

  • Birus honekin gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeetako hondakin guztiak –bereizi gabe- hiru poltsen barruan ondo itxita jaso beharko direla eta hori errefusaren edukiontzira bota. Poltsan kutsatutakoaren hondakin denak joango dira (maskarillak, eskularruak, zapiak, etab.). Poltsa hauek ondo itxita egon beharko dira, eta gaixo edo berrogeialdian dagoen pertsona horren hondakinak manipulatu eta errefusera botako dituen pertsonak eskuak uraz eta xaboiaz grabatu beharko ditu berehala.
  • Gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonak bakarrik bizi badira eta senitartekorik ez badute laguntza eskatu ahal izango diote Udalari 010 telefono zenbakira deituta. Kasu horietan udal langile bat joango da zaborra erretiratzera.
  • Herritarrak (beti ere aurreko gomendioei jarraituz) atarian utziko du (etxe kanpoan) zaborra eta udal langileak jasoko du (hemen koordinazio zorrotz bat behar da, zaborra ez dadin atarian geratu denbora luzean). Langilearen eta herritarraren artean, inongo kontakturik ez egotea bermatuko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak