Bergarako Jabekuntza Eskolak bi ikastaro berri prestatu ditu

Ainhoa Arana 2020ko ira. 9a, 15:42

Irudia: Bergarako Udala

 Hirugarren urtez eta emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzeko helburuarekin, Bergarako emakumeentzako Jabekuntza Eskolak bi ikastaro berri jarriko ditu martxan; batetik Autoestimu Feminista eta bestetik, Nire Barneko Haurra Besarkatzen. Emakumeei ahalduntzeko erremintak ematea da Jabetza Eskolaren helburua.  

Ikastaroak doan izango dira, emakumeei zuzenduta eta matrikulatzeko epea ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago bukatuko da. Ikastaroen hizkuntza erabaki gabe dago oraindik, izena emandakoen arabera zehaztuko baita. Informazioa eskatzeko edo izena emateko bi bide daude: 943 779100 telefono zenbakira deituz edo berdintasuna@bergara.eus e-postara idatziz.

Autoestimu Feminista

Irailaren 21 eta 28an eta urriak 5ean egingo da, Irizar jauregian. 18:00etatik 21:00etara izango da ikastaroa, Emagin elkartearen eskutik. Emakumeek jarrera feminista izateko hautua hartzean izan dezaketen oztopo eta hausnarketak landuko dituzte taldean.

Nire Barneko Haurra Besarkatzen

Urriaren 17 eta 18an egingo da Agorrosinen, 09:00etatik 14:00etara bitartean, Elena Urigoitiak gidatuta. Txikitatik bizi izandako esperientziek zeresana izan dezakete eta iraganeko memoria horrek orainaldian eragin dezakete. Hori aztertzen eta ulertzen ahaleginduko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak