Atzerritarrek euskara ikasteko "eskaintza berezia" izango dute Bergaran

Ainhoa Arana 2020ko ira. 9a, 14:31

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duen orok aukera paregabea izango du AISA ikastaroaren bidez. 60 orduko ikastaro hau HABEren, Bergarako Udalaren eta Udal Euskaltegiaren arteko elkarlana da. Izena emateko telefonoz deitu edo Udal Euskaltegira joan beharko dira, irailaren 28a baino lehen.

16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da eta asteko bi egunetan banatuko dituzte. Orduak aukeran utzi dituzte oraingoz eta interesatuak komeni zaiona adierazi beharko du eskaria egiteko orrian. Eskariak jaso ondoren erabakiko dute zein egun eta ordutan izango diren klaseak. Ikastaroak 10 euroko prezioa izango du baina behin bukatuta, itzuli egingo dute kopuru hori, ikasleak gutxienez %85eko asistentzia izan badu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak