Gizon bat atxilotu dute Bergaran, haxixarekin trafikatzeagatik

Uxue Igarza Loiola 2020ko irailaren 7a

Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen zapatuan, Bergaran, zerbitzari lanak egiten zituen ostalaritza-lokal batean haxixarekin trafikatzeagatik.

Bezeroekin egindako salerosketa hauteman ostean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta azaldu duenez, establezimenduaren barruan hainbat tableta haxix, baskula bat eta 300 eurotik gora aurkitu zituzten. Gainera zehaztu dute aurkitutako materialaren zati bat lokaleko altzarietan ezkutatuta zegoela.

Droga-trafikoko delitua egotzita atxilotu zuten zerbitzaria, eta ertzain-etxera eraman zuten, ondoren, epailearen esku jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak