Lorategi historikoen herria ezagutzen

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ira. 5a, 13:29

Bergara, lorategi historikoen herria ezagutzen izeneko bisita gidatu berria egin dute gaur. Bergarako lorategi nagusienak ikusi dituzte alde historikotik aztertuta, botanika aldetik ere beste zertxobait aztertuz. Errekalde jauregitik hasi, Olaso dorretik pasa, Irizar jauregira joan, eta Errotalde jauregian amaitu dute bisita.

Lorategiak oso garrantzitsuak izan dira Bergaran. Gerriko berde batek inguratzen du herria, baina kasko historikoaren barne egituran ere zabalak eta ederrak dira berdeguneak; baita oso bereziak ere. Garai bateko baratzeetatik lorategi ikusgarriak eraiki ziren, batez ere, XIX. mendean. Horietako lorategi batzuk bisitatu dituzte gaur egindako bisitan.

Duela bizpahiru urte antolatu zuten Lorategi historikoen herria ezagutzen bisita, baina, momentuko gauza izan zela adierazi dute antolatzaileek. Hala, zerbait berria eskaini guran, lorategi historikoen bisita eskaintzaren barruan sartu dute.

Herriko jendea, abuztuan

Gaur egun bederatzi pertsonako bisitak egin ahal dituzte legeak hala esanda, eta, antolatzaileak pozik agertu dira plaza guztiak bete baitira. "Ez genuen espero hala izatea, baina taldea bete izana positiboa da. Abuztuan, berriz,  jende asko gerturatu da Laboratoriumera. Batez ere, herriko jendea izan da gerturatu dena, eta bi bisita egin ditugu: Bergara monumentala deritzona, batetik, alde historikoa kontatzen duena, eta, bestetik, Laboratorium museoarena, Errege seminarioaren historioa kontatzen duena", adierazi du Ana Sanz gidariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak