Irailaren 8an hasiko du Bergarako Musika Eskolak ikasturte berria

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko ira. 2a, 20:24

Bergarako Musika Eskolako ikasleak.

Irailaren 25a izango da matrikula egiteko azken eguna; irailaren 4ra bitartean 9:00etatik 13:00etara egongo da idazkaritza zabalik, eta irailaren 7tik aurrera 15:30etik 19:30era.

Adin guztietarako eskaintza zabala izango da aurten ere Bergarako Musika Eskolan. Ez dituzte egun berean hasiko jardun guztiak; Hizkuntza musikala-armonia ikasgaia eta Musika tailerra izango dira hasiko dituzten lehenengoak, eta Gazte Banda, azkena. Hona hemen ikasgai guztien hasiera egunak:

  • Hizkuntza musikala-armonia, irailaren 8an.
  • Musika tailerra, irailaren 8an.
  • Haurren abesbatza, irailaren 10ean, baina kide berriak irailaren 24an.
  • Orkestra Sinfonikoa, irailaren 21ean.
  • Hasi berrien abesbatza, irailaren 22an.
  • Gazte Banda, irailaren 23an.

Musika tresnentzako ordutegia

Jende pilaketak ekiditeko, aurten telefonoz emango dituzte musika tresnen ordutegiak eta tutorea jarriko da ikasleekin harremanetan irailaren 7an; 16:00etan hasita lehenengo mailako ikasleekin, eta, 16:30etatik aurrera, gainontzekoekin.

Informazio eskatzeko edo zalantzak argitzeko deitu 943 76 57 80 telefonora edo idatzi idazkaritza@bme.e.telefonica.net helbidera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak