Eneko Arrona izango da Bergara Kirol Elkarteko kirol-zuzendari berria

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 2a, 10:25

Manu Diazek kirol-zuzendari kargua utziko du bost urteren ostean, eta datorren denboraldirako Eneko Arrona zumaiarrak hartuko du bere lekua. Egindako lana eta dedikazioa eskertu nahi izan dizkio Zuzendaritzak Diazi.

Eneko Arrona zumaiarra izango da kirol-zuzendari berria, eta elkarteko Zuzendaritzak azpimarratu duenez, "esperientzia handikoa" da futbolaren munduan. Ibilbideari dagokionez, Zumaiako, Usurbil, Añorga eta Elgoibar taldeetan aritu da eta azken bi denboraldietan eta Antiguoko taldeko Ohorezko Ligako Jubenil taldea ere zuzendu du. “Gipuzkoako futbola eta taldeak ondo ezagutzen ditu eta entrenamenduen metodologian aditua da”, gehitu du klubak. 

Kirol egiturari dagokionez, berrikuntza bakarra Maria Mendiarena izango da: taldeko fisioterapeuta berria da beasaindarra. Bestetik, Carlos Romerok Harrobiko Futbol Arduradun izaten jarraituko du, Andoni Najerak Futbol Eskolako arduradun, eta atezainen prestaketan ere Miguel Basterrak jarraituko du.

 Zuzendaritzari dagokionez ere, aldaketarik ez. Iosu Elorza lehendakariarentzako 4. denboraldia izango da kluba zuzentzen eta harekin batera egongo dira Garbiñe Elorza, Jabi Ibarra, Jabi Orbea, Irune Alberdi, Enrike Nieto, Vicente Piñero, Oskar Navarro, Angel Jimenez, Jose Luis Arietaleanizbeaskoa eta Antonio Pato. 

Entrenamenduak, egoera epidemiologikoari begira

Gizonezkoen lehen taldeak abuztuaren 31n ekin zion entrenatzeari, eta aste honetarako UDAren aurkako lagunartekoa jokatzekoak ziren. Halere, bertan behera geratu da, “osasun egoeraren larritasunagatik”.

Euskal Ligako eta Ohorezko mailako gainontzeko taldeak irailaren 7an hasiko dira, eta gainerakoak hurrengo asteetan. Infantil, Alebin eta Futbol Eskolako taldeak, berriz, ezin dira hasi eta oraindik ez da itzulera datarik zehaztu. Halere, datak atzeratu daitezkeela esan du klubak, bilakaera epidemiologikoaren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak