Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako Ezkutuko Altxorrak ekimenaren baitan Bergarako hainbat lorategi ezagutzeko irteera egingo dute. Berdegune zabal eta ederrak ditu herriak, baita bereziak ere; garai bateko baratzeetatik lorategi ikusgarriak eraiki zituzten, batez ere XIX. mendean.
Bisitan parte hartzeko aurrez eman behar da izena: 943 79 64 63 eta 943 71 89 11 edo turismo@debagoiena.eus.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.