Baionako Kortsarioen Galeriako kide diren André Goupille, Eric Bourdon, Claude Jammaerts, Julia Ratsimandresy, Mica eta Michel Chalot artisten lanak egongo dira ikusgai Aroztegi aretoan gaurtik aurrera. Orain arte hirutan izan dira Aroztegi aretoan Kortsarioen Galeriako kideak eta aurten ere, nahiz eta egoera berezian, Bergarako Beart elkarteak eta Baionako kortsarioen galeriak elkarlanean antolatu dute nahi izan dute erakusketa.
Artea, "lehentasunezkoa"
"Urte korapilatsu honetan erakusketa bat egitea, zaila izateaz gain, ez dela lehentasunezkoa iruditu arren, artea beti lehentasunezkoa da", azaldu du Karlos Galarraga Beart arte elkarteko presidenteak. Era berean, Kortsarioen Galeriako lehendakaria de André Goupille ere eskertuta agertu da: "Aurten berriz ere gonbidatu gaituzte eta ohore handiz apainduko ditugu Aroztegi aretoko hormak".