Asier Altunaren 'Arzak since 1897' dokumentalak inauguratuko du Culinary Zinema saila

Mireia Bikuña 2020ko abu. 26a, 08:00

Juan Mari Arzak eta Elena Arzak.

Juan Mari Arzaken sukaldaritza ibilbideari errepasoa egiten dion lana irailaren 21ean estreinatuko da, Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan baitan. Egun berean, omenaldi gisa, afari berezia egingo dute, Arzakekin lan egin duten zazpi chef ezagunekin. 

Leongo Cocinandos jatetxeko (Michelin izar bat) Yolanda Leon eta Juanjo Pérez, Murtziako La Cabaña jatetxeko (bi Michelin izar) Pablo Gonzalez, Donostiako Xarma jatetxeko Xabier Diez, Donostiako Gatxupa jatetxeko Bruno Oteiza, Huelvako Acánthum jatetxeko (Michelin izar bat) Xanty Elias eta Basque Basque Culinary Centerreko irakasle eta hamaika urtez Arzak Jatetxeko sukaldeburu Fernando Barcena egongo dira omenaldian. 

ARZAK Since 1897 dokumentalak  Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan parte hartu zuen 2018an. Sukaldaritza tradizionalak egile-sukaldaritza berri bihurtzeraino izandako prozesua aztertzen du Asier Altunak. Juan Mari eta haren alaba Elena dira filmeko pertsonaia nagusiak, baina beste sukaldari batzuk ere ageri dira, besteak beste, Ferran Adrià, Pedro Subijana, Joan Roca, Karlos Arguiñano, Andoni Luis Aduriz eta Dabiz Muñoz.

Beste pelikula batzuk

Culinary Zineman beste bi pelikula estreinatuko dira: Angel Parraren Cami lliure/Free way, Oscar Bernacerren La receta del equilibrio, eta Michael Dweckek eta Gregory Kershawk zuzendutako The last race.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak