Zailtasuneko Munduko Kopan lehiatuko da Mikel Linazisoro

Mireia Bikuña 2020ko abu. 21a, 09:00

Mikel Linazisoro, Baltzolan, haitzean eskalatzen.

Gaur, abuztuak 21, eta bihar jokatuko dute proba Briaçonen (Frantzia). Nazioarteko Eskalada Federazioak proposatutako egutegiko lehen proba izanik, munduko eskalatzaile onenak elkartuko dira. Bergararrak helburu garbia dauka: "Finalerdietarako sailkatu gura dut".

Briançoneko proban modalitate bakarra jokatuko dute: zailtasunezkoa. Oraingoaz, boulderra eta abiadurazkoak ez dituzte egingo. Lehen saioan, epaileek zehaztutako ibilbidea azkarren egiten duten 26 eskalatzaileak sailkatuko dira finalerdietarako. Hor egin gura du Linazisorok. "Azken hiru hilabetetan mendiko eskalada egiten egon naiz, proba hau prestatzeko. Abuztuko bi astetan Frantzia aldean egon naiz haitzean eskalatzen. Helburua, egutegiko lehen proba hau ondo prestatzea izan da", esan du.

Lehenengoa eta azkena?

Izan ere, Koronabirusaren eraginez, Nazioarteko Eskalada Federazioak berregituratu egin zuen proben egutegia. Horren arabera, zailtasunezko munduko kopa egutegiko lehen proba izango da, baina, akaso, baita azkena ere. "Irailetik aurrera jokatu beharko lirateke gainerako probak, AEB-etan, Korean eta Txinan. Baina, auskalo zer gertatzen den. Susmoa daukagu atzeratu edo bertan behera geratuko diren", dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak