Aristik eta Irizarren Burgosko Itzulian hasi zuren denboraldia, uztail bukaeran. Itzulia ez zuten bukatu, baina errekuperatuta daude Limousingo Tourrari aurre egiteko. Euskaltel Euskadik aurkeztuko duen taldea honakoa izango da: Jokin Aranaburu (91), Mikel Aristi (92), Iker Ballarain (93), Peio Goikoetxea (94), Julen Irizar (95), Juan Jose Lobaro (96) eta Dzmitry Zhyhunou (97).