Hasierako asmoa zen konstelazioak, Ilargia, Jupiter, Saturno, Albireo izar bikoitza eta Andromeda galaxia ikustea, baina, unean uneko egoeraren araberako behaketa egingo dute.
Segurtasun eta distantzia neurriak errespetatuz, behaketa segurua izan dadin, teleskopioari kamara bat ipiniko diote eta irudiak pantaila handi batean proiektatuko dira.