Txapelketaren lehen fasean ikusitakoaren arabera, Olatz Arrizabalaga (Gernika), Irantzu Etxebeste (Bera) eta Nora Mendizabalek (Andoain) osatutako Reyes Azkoitiaren taldea da faborito nagusiena, ligaxka lehen postuan amaitu zuen-eta. Olatz Arrizabalaga sekulako maila ematen ari da buruz buruko partidetan eta gernikarraren puntuek asko balio dute horrelako txapelketa batean.