Auto bat erori da saihesbidetik San Martzialera doan errepidera

Maider Arregi 2020ko abu. 12a, 19:09

Arratsaldean ekaitzak gogor jo du eta zenbait arazo izan  dira. Ikusgarriena Bergarako saihesbidetik erori den autoarena izan da. 5-6 metroko altueratik erori bada ere gidaria "zauri arinekin" eroan dute Debagoieneko ospitalera; istripua zerk eragin duen aztertzen dabiltza. Bestalde, lur-jausi txiki bat ere eragin du euriteak GI-627 errepidean, Bergaran.

Bergarako udaltzaingoak jakinarazi duenez, auto bat Bergarako saihesbidetik maldan behera erori da, belardian barrena,  arratsaldean. Anbulantzia bertaratu da eta tokian bertan artatu dute gidaria. Susto handia izan den arren, gidaria arin zauritu da eta  beste inork ez du minik hartu, zorionez. Zenbait autok kalteak dituzte. "Hasiera batean, badirudi zauri arinak dituela gidariak eta onik dagoela. Debagoieneko Ospitalera eroan du anbulantziak. Autoa saihesbidetik 5-6 metro inguruko altueratik erori da Aspace aurreraino", zehaztu du udaltzaingoak. Istripua nola gertatu den aztertzen ari dira.

Lur-jausi txikia

Ertzaintzak, bestalde, ez du aparteko ezbeharren berri izan. GOIENAri adierazi dionez, soilik lur-jausi txiki bat gertatu da Arrasatetik Bergarako noranzkoan, GI-627 errepidean 18:15 aldera. Une honetan errepidea garbi dago eta ez dagoela inolako arazorik bailarako errepide sarean azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak